XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guziak diote mundua txit ondatua, ta oso usteldua dagola; ta alaxen egon bear du noski; mundutar geienak mundukeri ta atseginkeri zirtzil-usteletan ustel-ondatuak dabiltza ta.
Begira nola dagon mundua: ez da bazter guzietan zikinkeria besterik agertzen.
Esan nai du inpernuan ito egiten diran gazte geienak lizunezko pekatuakatik itotzen dirala.
Kendu mundutik lizunkeria; ta asko izango dira zerura zuzen-zuzen dijoazenak; inpernura diran geienak beiñepein
Ona emen pekatu nazkagarri ontan ez erortzeko egin bear dan lenengo eginkizuna.
Ez iñoiz gogotik kendu Jauna gure begira dagonik.
Guk baño begi zorrotzagoak ditu Jaunak; bada guk azala baizik ikusten degun bitartean Jaunak azala ta barrua batean dakuski; ez dago beraz Jaunarentzako illuntasunik, toki leku eskutaturik, illunik, ez da basamortu ixilik ere; erne bai dago beti; bere begiak eguzkiak baño argi geiago dariote ta.
Orduan bada gogorazio txarretan naste borraste gaudenean, eta barru ustelak asmo txarrak darabilzkinean, eta gorputz griñ zirtzilak ernatzen zaizkigunean, ez dago ez Jauna lokarturik; guzi-guzia badaki ta.
Txarkeriak naiz ixilpean, naiz bakarrik egin badakizki Jaunak; eta ikusi egiten ditu guziak.